| |
Jeiki abesbatzak, bere historia laburrean zenbait lehiaketetan parte hartu zuen, ikasteko oso interesgarriak iruditzen zitzaizkiolako bere zuzendariari batez ere: "Ejea de los Caballeros"-en (1979an) lehen saria jaso zuen. Bitan aurkeztu zen Tolosako abesbatzen lehiaketara (1981 eta 1982an), bietan laugarren postua lortu zuten. 1983an Gales-ko Langollen-en ospatzen den lehiaketan hartu zuen parte eta 8. gelditu zen 36 koruen artean, baina behartutako polifoniako obran 2. Bulgaria-ren ondoren. |
|