Orri nagusira itzuli
 

 

HISTORIA

 
 

1974-ean sortu zen taldea, aurretik desagertutako "Agrupación coral de Leitza"-ren ondorio bezala. Berrogeita bost abeslarirekin hasi zen, une batean berrogeita hamabira iritsi baiziren ere. Hamar urte iraun zuen bere ibilaldi ofizialak. Bainan horrek ez du esan nahi bere lana utzi zuenik, abesten jarraitu baitzuen bertako eta inguruko herrietan, batez ere, hainbat eta hainbat elizkizun jantziz eta hornituz.

Historia laburra bainan trinko eta intentsiboa. Bere emanaldi garrantzitsuenen artean aipatuko genituzke Iruñeko Gayarre antzokian egindako hiruak, aurrenekoan hamaseigarren mendeko polifonia abestu genuen (ahaztuta dugu ospakizunaren helburua), bigarrenean Fernando Remachari eskeinitako emanaldian, hirugarrenean Santa Zezilia orkestarekin batean Javier Bello Porturen zuzendaritzapean.

Javier Bello aipatu dugunez, ezin ahaztuko dugu zuzendari honekin Loiolako Baselizan, Azkue organista eta Gavilanes pianojolearekin, abestutako Rossiniren Petit Messe (1982-an).

Beste emanaldi bereziak: Lizarrako "Semana medieval" delakoan, Madriddeko San Fermin elizan, Bilboko Arriaga antzokian, Kataluniako Mataró hiriko festetan, Arabako Amurrion, Oiartzunen, Pasaian, Mendaroan etab.

 

 
Hasiera
Historia
Zuzendaria
Konkurso
Kanta sorta
Argazkiak
Kontaktua