Quiénes Somos/Nortzuk gara - Colección libros/Liburu Bildumak - Consultas/Kontsultak- Contacto/Kontaktua
Saturraran Argitaletxeak orokorrean Euskal Herriko argitaletxeek nahiko bazterturik utzitako lan eremu bat betetzeko sortu zen: euskal erbestealdiena, alegia; helburu horrekin hasiera hasieratik garbi izan genuen lan kulturala asmo ekonomikoen aurretik jarri behar zela eta horretan ari gara, hain zuzen. Asmo hori lortzeko bai ikuspuntu kulturaletik zein artistikotik euskal diasporen eta haien protagonisten inguruko ikerketak ezagutarazi nahi ditugu. Lan horretan bereziki Hamaika Bide Elkartearekin batera ari gara. Garbi dugu gurea ez dela berehala lortuko den asmo bat; plazaratzen dugun liburu bana bide horretan urrats berri bat da, mehatxurik dagoen ondare intelektual baten aldeko beste garaipen txiki bat da. Beraz, epe luzeko proiektu baten alde ari gara.
   
Web honen bidez euskal erbestealdiei buruz eginiko lan desberdinak ezagutarazi nahi ditugu eta, horrekin batera, gizartean horiek lehen eskutik ezagutzeko gonbidapena zabaldu. Liburu hauen zabalkundek eta salmentak etorkizun hurbilean geure asmoan sakontzea halbidetuko dute eta horretan datza, alegia, euskarri honen garrantzia.

 

Berriak:
Bi Liburu berri argitaratu ditugu:
Pilar de Zubiaurre. Evocaciones.Artículos y diario.
novedad1+info 
José Martín Elizondo:
Teatro Combatiente
 
novedad2+info 
Copyright 2005 - Editorial Saturraran S.L.